eu | es | fr | en

Produktuen segurtasuna bermatu

Ormakin, produktuek hornikuntza katean aurki ditzaketen kontaminaziorako arriskuak modu fisiko, kimiko eta biologiko batean identifikatu, ebaluatu eta aurreikusi eta horiek ekidin eta zuzentzeko neurriak ezartzeko helburuarekin, erabiltzen ditugun elikagaien segurtasuna modu logiko eta objektibo batean bermatzeko prozesu sistematikoa da. Horri HACCP –ingelesetik datozen siglak direla eta– edo Arrisku eta Kontrol Puntu Kritikoen Azterketa deituko diogu.

Lehenik arriskuen analisia egiten dugu, alegia, prozesuko etapa bakoitzean kontsumitzailearentzat arriskutsuak gerta litezken jarduera fisiko, kimiko eta biologikoak identifikatu eta horiek ekiditeko dagozkien neurri prebentiboak ezarri ditugu.

Arriskuak identifikatu eta ekidin

Lehengaiak, produktuaren eraketa prozesua, makinak, pertsonala, ontzikiak, biltegiratzea, banaketa eta aurrebaldintzak kontutan hartuz, produktuaren segurtasuna bermatua gera dadin gure atentzioa eskatzen duten puntu kritikoak ezarri ditugu. Hau da, Kontrol Kritikoen Puntuak identifikatu eta bakoitzarekiko kontrol neurrien mugak ezarri ditugu -tenperatura, kontzentrazio maila-.

Jarduera bere onera eraman

Prozesua ezarritako baldintza eta mugen barruan gauzatzen dela kontrolatzeko Kontrol Puntu Kritiko bakoitzerako ikuskapen sistema ezarri dugu, balioen egiaztapen tarteak jarri eta hori egiteko arduradunak izendatuz. Desbiderapenak gertatzen diren kasuetarako ekintza zuzentzaileek, hala akatsaren deuseztapenaz, nola bere zuzenketaz, jarduera bere onera eramango dute.

Guztiarekin dokumentazio sistema osatzen dugu, prozedura eta erregistroei dagozkien idatziak jasoz, gure jarduera arauei egokitzen direla ziurtatzen laguntzen baitigu.