eu | es | fr | en

1987an sortutako familiarteko enpresa

Ormaki, 1987an Andoainen sortu eta geroztik txerrikien ekoizpen eta banaketan jardun den familiarteko enpresa da. Izena, hur-hurrean dugun Leitzaran bailarako txoko heze eta ezkutuetan aurkitzen den izen bereko errekatik datorkio.

Kalitateko produktuak eta urteetako eskarmentua

Etxeko produktuak dira guk eskaintzen ditugunak. Gure betiko txistorra; txorizoa, gozo ala pikantea; solomoa, baratxuri erara ala adobatua eta saltxitxa freskoa eskaini diezazukegu. Eta baita horiek egiten urteen poderioz jaso dugun eskarmentu eta jakituria ere.

Arrotasun osoz aurkezten ditugun horiek lotzeko, lanaz gain, lehengaiak eta espeziak primerakoak erabiltzen ditugu gure jardunean, naturalak, kalitate hoberenekoak eta konfiantza osokoak. Azkenean, arrotasun osoz aurkezten ditugun kutixiak lortzeko. Eta hori guztia kalitate kontrol zorrotzenei jarraiki egiten dugu, alegia, HACCP edo Arrisku eta Kontrol-puntu Kritikoen Analisiak eskatzen dizkigun ekoizpen prozesuko kalitate arau zorrotzenei jarraituz.

Garai berriei egokitzen

Eta errekaren joanak ur berria dakarren modura, garai ezberdinek ekarritako elikadura ohitura berriak eta teknologia joera aurreratuenak gurean ere egokitu behar izan ditugu. Aldaketak aldaketa, bada hala ere aldatu ez den gauzarik ere, hain zuzen, Ormakiren baitan dagoen bere horretan jarraitzeko jarrera, garenaz arro eta bi, lehengai hoberenak erabili eta pertsona jatorrenekin soinez soin ari baikara.

Eta horretan egiten dute bat errekak eta gure gogoak.