eu | es | fr | en

Euskal Txistorra

Jatorri euskalduna duen txerrikia da txistorra eta Ormakin maitasun osoz egiten dugu. Horretan txerriaren haragi zati mamitsuenak erabiltzen ditugu, behin piper-hauts, baratxuri eta gatzarekin nahastuta, hestebete naturala erabiliz egiten duguna.

Frijiturik, txingarretan erreta ala egosirik kontsumitu daiteke eta ogi- edo talo-artean edo eta arrautza frijituen lagun joan daiteke. Edozein dela modua, benetan gozatsu gertatuko zaizulakoan gaude.

Zeliakoentzat egokia da.